Diskriminazio-indizea

Metodo honekin galdetegiaren puntu bakoitzari gutxi gorabeherako jarduera-adierazle bat jartzen zaio. Adierazle hori kalkulatzen da galdera bakoitzean lehen hiru postuetan geratutako ikasle-kopuruari azken hiru postuetan geratutako ikasle-kopurua zatituta.

Adibidez: galdetegia 30 ikaslek egiten badute, gerta daiteke lehen hiru postuetan 10 eta azken hiru postuetan beste 10 egotea. Galdetegiaren lehen puntuan lehen hiru postuetan geratutako bederatzi ikaslek erantzun badute zuzen baina azken hiru postuetan geratutakoetatik hiruk bakarrik erantzun badute zuzen, diskriminazio-indizea 9/3 = 3,0 izango da.

Indizea 1,0 azpitik egoteak esan nahi du erantzun okerra eman duten ikasle gehiago daudela, erantzun zuzena eman dutenak baino. Galdera hori, beraz, egonkortasun ezagatik baztertu egin beharko litzateke; izan ere, galdeketaren emaitza orokorraren zehaztasuna gutxitzen du.

Puntu hori zuzen erantzun duten ikasle “makalik” ez badago, izendatzailea 0 izango da eta emaitza, beraz, infinitu. Horregatik, programak emaitza horien ordez “10” jartzen du.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English