Kalkulatutako galderak

Kalkulatutako galderek zenbakizko galdera indibidualak sortzeko balio dute; era horretan, komodinak erabiltzen dira eta komodin horiek, galdetegia egindakoan, balio jakin batzuekin ordezkatzen dira.
Hona hemen edizio-orri nagusia, adibide batzuekin:

Galdera

Erakusteko irudia

Erantzun zuzenaren formula

  

Tolerantzia

Tolerantzia-mota

Zenbaki esanguratsuak


Galderaren sarrera-testuan eta "Erantzun zuzenaren formula� ataldean {a} eta {b} ikusteko moduan daude. Horiek eta beste edozein {izena} komodin gisa erabil daitezke; galdeketa egindakoan komodin hori balio bihurtzen da. Gainera, galdera zuzena kalkulatzen da galdeketa bidaltzen denean �Erantzun zuzenaren formula� atalean dagoen adierazpenarekin; adierazpen hori, komodinak ordezkatu ondoren, adierazpen numeriko gisa kalkulatzen da. Komodin-balio posibleak beste orrialde batean hartzen dira, kalkulatutako galderen �edizio-laguntzailean�.
Adibideko formulak + eragilea erabiltzen du. Beste eragile batzuk onartzen ditu: -*/ eta %; % eragile-modulua da. Halaber, PHPko funtzio matematiko batzuk erabil daitezke. Besteak beste, argudio bakarreko 24 funtzio:
abs, acos, acosh, asin, asinh, atan, atanh, ceil, cos, cosh, deg2rad, exp, expm1, floor, log, log10, log1p, rad2deg, round, sin, sinh, sprt, tan, tanh;
bi argudioko bi funtzio:
atan2, pow;
eta bi argudio edo gehiago izan ditzaketen min eta maxfuntzioak. Orobat, pi funtzioa ere erabil daiteke; ez du argudiorik hartzen, baina ez ahaztu parentesiak jartzea, horrela erabili behar da: pi(). Gainerako funtzioek ere argudioak parentesi artean izan behar dituzte. Hona hemen adibide bat: sin({a}) + cos({b}) * 2. Funtzio batzuk beste batzuen barruan lotzeko arazorik ez dago, esaterako:(deg2rad({a} + 90)).
PHPko funtzio hauek erabiltzeko moduari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, PHPren web orrialdearen dokumentazioa begira dezakezu.

Zenbakizko galderekin bezalaxe, tarte bat ezar daiteke eta tarte horretako erantzun guztiak ontzat hartu. �Jasamena� atal horretarako erabiltzen da. Hiru jasamen mota daude: erlatiboa, nominala eta geometrikoa. Erantzun zuzena 200 bada eta jasamena 0,5, jasamen-motek honela funtzionatzen dute:

Erlatiboa: Jasamen-tartea kalkulatzen da, erantzuna 0.5ekin biderkatuta; kasu honetan jasamena 100 da, beraz, erantzunak 100 eta 300 (200 � 100) bitartekoa izan behar du. Mota hau erabilgarria da erantzun zuzenaren magnitudea komodinaren balioen oso desberdina izan badaiteke.

Nominala: Jasamen sinpleena da, baina ez indartsuena. Erantzun zuzenak 199.5 eta 200.5 (200 � 0.5) bitartekoa izan behar du.
Jasamen-mota hori erabilgarria da erantzun zuzenen arteko aldeak txikiak badira.

Geometrikoa: Jasamen-tartearen goiko muturra honela kalkulatzen da: 200 + 0.5*200, eta jasamen erlatiboaren berdina da. Beheko muturra, berriz, honela kalkulatzen da: 200/(1 + 0.5). Erantzun zuzenak, beraz, 133.33 eta 300 bitartean egon behar du.
Mota hori erabilgarria da jasamen handia behar duten kalkulu konplexuetan. Kasu horietan, goiko muturrean jasamen-erlatiboa 1 izatea nahikoa litzateke baina beheko muturrean ez; izan ere, gertatuko litzateke 0 kasu guztietan erantzun zuzena izatea.

Zenbaki esanguratsuak atala erantzun zuzena berrikuspenean edo txostenetan agertzeko moduari buruzkoa da. Adibidez: 3 jartzen bada, 13.333 erantzun zuzena 13.3 gisa aurkeztu beharko litzateke; 1236, berriz, 1240 gisa; eta 23, aldiz, 23.0 gisa.

Iruzkinaren eremuak eta hautazko eremuek zenbakizko galderetan bezala funtzionatzen dute.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English