Analisi-aukerak

Galdetegiei erantzuteko saio-tarteak aukera daitezke, prozesatzeko eta analizatzeko. Bi parametro daude zein saio erabili zehazteko:

Saioak aukeratzea:

Komenigarria izan daiteke erabiltzaile bakoitzeko saio bakarra analizatzea. Saio hori izan daiteke puntuazio altuena duena, lehena edo azkena. Nahi izanez gero, saio guztietako datu guztiak erabil daitezke, metatze-analisia egiteko.

Puntuazio baxuak baztertzea:

Batzuetan, erabiltzaileek galdeketan nabigatu, miatu, besterik ez dute egiten, kalifikaziorik lortzeko asmorik gabe. Maiz, saiakera horietan puntuazio baxuak izaten dira. Datu horiek analisitik kanpo utz daitezke, analizatzeko saioen puntuazioari muga baxua jarrita. Muga hori galdeketan lor daitekeen gehieneko kalifikazioaren portzentaje bat (0-100) medio zehazten da.

Orriaren tamaina:

Orri bakoitzean nahi adina galdera agertzea aukera dezakezu.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English