Galdera-kategorien testuinguruak

Galdera-kategoriak hainbat testuingurutan daude banatuta Moodle 1.9-tik aurrera. Testuinguru bakoitzak galdera-kategoria ierarkia ezberdina du. Hauek dira galdera-kategorien testuinguruak:

  • Jarduera-testuingurua: galderak jarduera-modulu bakar batean erabil daitezke.
  • Ikastaro-testuingurua: galderak ikastaro bateko jarduera-modulu guztietan erabil daitezke eta ikastaroan bertan ikastaroaren kudeaketa-blokeko 'Galderak' esteka erabilita.
  • Ikastaro-kategoria testuingurua: galderak ikastaro-kategoriako jarduera-modulu eta ikastaro guztietan erabil daitezke (gogoratu ikastaro-kategoria batek beste ikastaro-kategoria batzuk izan ditzakeela eta zure galderak goragoko ikastaro-kategoria batean edo guztietan konpartitu ditzakezu, beraz).
  • Guneko Sistemaren testuingurua: galderak zure guneko ikastaro eta jarduera guztietan erabil daitezke.

Ezin izango duzu ikastaro mailatik gorako kategorien testuingurik erabili/ikusi zure guneko kudeatzaileak horretarako baimena eman ezean.

Begiratu halaber:

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English