Rolak

Rolak web gunerako definitutako baimen-multzoak dira, erabiltzaile jakinei testuinguru jakinetan aplikatu ahal zaizkienak.

Adibidez, "Irakaslea" izeneko rola izan dezakezu hainbat gauzatarako (eta ez beste batzuetarako) baimena ezarrita duena. Rol hori badago, ikastaroko edozeini ezar diezaiokezu rol hori ikastaroko "Irakasle" izendatuz. Era berean, ikastaro-kategorian ezar diezaiokezu rola erabiltzaileari eta horrela "Irakaslea" izango da kategoria horretako ikastaro guztietan, edo foro batean bakarrik ezarri rola, erabiltzaileari baimen horiek foro horretarako bakarrik emanez.

Rolak izena izan behar du. Rolari hainbat hizkuntzatarako izena eman behar badiozu hizkuntz anitzetarako sintasia erabil dezakezu, honela adibidez:

  <span lang="eu">Irakaslea</span> 
  <span lang="es_es">Profesor</span> 
  
Hau egiteko, ziurtatu "filter strings" ezarpena aukeratuta dagoela zure instalazioan.

Izen laburra beharrezkoa da Moodle-ko beste plugin batzuetarako zure Rolei erreferentzia egiteko behar baitira (besteak beste, erabiltzaileak fitxategi batetik igotzen direnean edo matrikulazio-plugin bat erabiltzen bada matrikulazioak ezartzeko).

Deskribapena rola zeure hitzekin deskribatzeko baino ez da, rola jende guztiak era berean uler dezan.

Ikusi halaber Testuinguruak, Baimenak, Rolak esleitu eta Rolak kendu.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English