Galderak

Gai baten inguruan jendeari pentsarazteko horren inguruko galdera bat egitea modu on bat da. Galdera on batek informazioa ordenatzera, ditugun ideiak aztertetzera eta ideia berriak sortzera laguntzen gaitu.

Ikastera laguntzera begira galderak egiteari Galdeketa Sokratikoa deitzen zaio, Sokrates filosofoaren omenez.

Galdera Sokratikoak beste pertsona oso ondo entzutera behartzen zaituzte zure galdera modu lagungarri, eraikitzaile eta konfrontaziorik gabean epaitu eta sortzeko.

Hona galdera adibide batzuk:

Argitzeko galderak

  • ______esaten duzunean, zer esan nahi duzu?
  • Zein da zure argumentaren muina?
  • Zein da _____ eta _____arteko erlazioa?
  • Beste modu batean azaldu dezakezu?
  • Ea ulertu zaitudan; _____ ala _____ esan nahi duzu?
  • Zein da honen eta gure arazo/eztabaida/gaiaren arteko lotura?
  • Maite, zure hitzetan nola laburbilduko zenuke Andonik? ... Andoni, hau al da zuk esan nahi zenuena?
  • Adibide bat eman diezadazku?
  • _____ horren adibide egoki bat al da?

Aldez aurretik onartutakoak epaitzeko

  • Hau aurrez onartzen duzu?
  • Zer onartzen du Olaiak aurretik?
  • Zer onartu dezakegu aurrez horren ordez?
  • _____aldez aurretik onartzen duzula dirudi. Ondo ulertu al dut?
  • Zure argumentazio osoaren oinarria _____ da. Zergatik _____ eta ez _____?
  • _____aldez aurretik onartzen duzula dirudi. Zergatik ematen duzu hori ontzat?
  • Kasu guztietan horrela al da? Zergatik uste duzu aldez aurretik onartutakoa hemen ematen dela?
  • Zergatik onartu beharko luke norbaitek hori ontzat?

Arrazoiak eta frogak epaitzeko galderak

  • Zure arrazoiak argitu ahal diezaizkiguzu?
  • nola aplikatzen da hori kasu honetan?
  • Froga hori kolokan jartzeko arrazoirik al dago?
  • Nork du egia zer den jakiteko aukera?
  • Zer esango zeioke ____ esaten duen norbaiti?
  • Beste inork ikuspuntu horren aldeko frogak eman al ditzazke?
  • Zein arrazonamendu jarraituz heldu zara ondorio horretara?
  • Nola jakin genezake hori egia dela?

Ikuspuntuen inguruko galderak

  • Horrekin zer adierazten duzu inplizitoki?
  • _____esaten duzunean, _____ inplizitoki adierazi nahi duzu?
  • Baina, hori gertatuko balitz, zer ekarriko luke ondorio gisa? Zergatik?
  • Ze eragin izango luke horrek?
  • Halabeharrez gertatuko litzateke, litekeena da, edo gertatu liteke?
  • Zein da alternatiba?
  • _____ eta _____ betetzen badira, ze beste izan daiteke egia ere?
  • ____ etikoa dela badiogu, zer deritzogu _____i buruz?

Inplizitoki adierazitakoak eta ondorioak epaitzeko galderak

  • Nola jakin dezakegu?
  • Galdera honek zer adierazten du inplizitoki?
  • _____ k galdera hau modu ezberdin batean egingo al luke?
  • Nola hobetu dezakegu galdera hau?
  • Galdera argia al da? Ulertzen al dugu?
  • Galdera hau erantzuteko erreza edo zaila da? Zergatik?
  • Galdera hau dela guztiok onartzen al dugu?
  • Galdera honi erantzuteko, zeintzu galdera erantzun behar ditugu aurretik?
  • Nola adieraziko luke _____ k gai hau?
  • Zergatik da gai hau garrantzitsua?
  • hau al da galderarik garrantzitsuena, edo azpian galdera gehiago al daude?
  • Hau eta ________ nola lotu daitezkeen ikusten al duzu?

Galderak liburu honetatik hartutakoak dira: Paul, R. (1993). Critical Thinking: How To Prepare Students for a Rapidly Changing World: Foundation for Critical Thinking, Santa Rosa, CA.

Kontuz idatzi Laguntza honekin:

Arretaz irakurri Laguntza honekin:

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English