HTML editorearen erabilera

Aukera honek HTML editatorearen (editorea aurrerantzean)erabilerarako aukera ematen du orriak editatzeko testu-lauki arruntaren ordez. Editatoreak testuaren formatu xumerako aukera ematen du eta ezaugarri "aurreratuak" gaineratzeko, estekak adibidez.

Editorea erabili laukitxoan sakatuta aktibatzen da. Editatorea editatu beharreko elementu bakoitzari lotzen zaio banan-banan. Editorea, adibidez, 1. erantzunaren elementurako aktibatuz gero elementu horretarako bakarrik jartzen da indarrean eta gainontzeko erantzunetarako ez da indarrean jartzen.

Orri bateko hainbat elementurako erabili nahi izanez gero, lehenik eta behin editorea erabili nahi den elementu bakoitzeko laukietan sakatu beharko da (gurutzea izan beharko dute). Ondoren, orrian beheko aldean dagoen  "Orria berriz erakutsi" botoia sakatu beharko da editorea erabili ahal izateko.

Kontuz erabili behar da editotea. Kasu gehienetan ez du zertan arazorik eman behar. Hala ere ez da gomendagarria Erantzun motza eta galdera zenbakidunetan erabiltzea. Editoreak HTML etiketa "ikustezinak" gehi ditzake eta konparaketak ez dira espero den bezala gertatuko. Gainera, adar-tauletako deskribapenak botoietan erabiltzen dira eta HTML etiketak badituzte arazoak sor ditzakete. Deskribapenerako bakarrik erabiltzen diren erantzunetan eeta Aukera anitzeko galderetan ez dago arazorik. Galdera erantzutean ikasleari ematen diogun erantzunean editatzailea erabiltzeak ez luke arazorik sortu beharko.

Arazoren bat testu-elementuek sortutakoa dela uste badugu, ziurragoa da editorea desaktibatzea (Editorea erabili gurutzea kenduta).

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English