Ohar orokorrak

  1. Ikasgaia orri-multzo batek osatzen du eta, aukeran, adar-taulek.
  2. Orri bakoitzak eduki-motaren bat du eta, orokorrean, galdera batek ematen dio amaiera.
  3. Orri bakoitzak orokorrean erantzun-multzo bat eskaintzen du.
  4. Aukera hori hartuz gero zabaltzen den testuaren zati bat izan dezake erantzun bakoitzak. Testu-zati horri emaitza esaten zaio.
  5. Aukera bakoitzari lotuta jauzi bat dago. Jauzi hori erlatiboa -orri hau, hurrengo orria- edo erabatekoa -ikasgaiaren orri bat edo ikasgaiaren amaiera zehaztuz-.
  6. Berez, lehen erantzunak (irakaslearen ikuspuntutikoa) ikasgaiaren hurrengo orrira eramaten du. Gainontzeko erantzunek orri berera eramaten dute. Hau da, lehen erantzuna aukeratzen ez bada, ikaslea ikasgaiaren orri berera itzuliko da.
  7. Hurrengo orria ikasgaiaren orden logikoak ezartzen du. Orden hori irakaslearen irizpideek zehazten dute. Orden hori aldatzeko ikasgaian zehar mugitu egin beharko dira orriak.
  8. Ikasgaiak nabigazio-ordena ere badu. Hau da ikasleek orriak ikusteko ordena eta bakoitzaren erantzunetarako zehaztutako jauziek ezartzen dute eta orden logikoa ez beste bat izan daiteke. (Hala ere, jauziek berez dituzten baloreak aldatzen ez badira, biak oso lotuta egongo dira). Irakasleak aukeran du orden logikoa berraztertzea.
  9. Ikasleak ikusten dituenean, galderak beti nahastuta egongo dira. Hau da, irakasleak ikusten duen lehen erantzuna ez du zertan izan behar ikasleak ikusten duen zerrendako lehena. (Gainera, erantzun-multzo bat erakusten den bakoitzean orden ezberdinean agertuko dira).
  10. Erantzun-kopurua aldatu egin daiteke orri batetik bestera. Adibidez, egia/gezurra motako galdera batek eman diezaioke bukaera orri bati eta beste batzuk erantzun egokia eta nahasteko hiru dituzten galderak izan ditzakete.
  11. Erantzunik gabeko orriak sor daitezke. Ikasleari erantzun-multzoaren ordez Jarraitu esteka erakutsiko zaio.
  12. Ikasgaiak ebaluatzeko asmoz, erantzun egokiak orden logikoaren araberako hurrengo orrira eramaten dutenak dira. Erantzun okerrak orri berera edo orden logikoaren araberako aurreko orrira eramaten dutenak dira. Beraz, jauziak aldatzen ez badira, lehen erantzuna litzateke egokia eta gainontzekoak okerrak.
  13. Galdera batek erantzun egoki bat baino gehiago izan dezake. Adibidez: bi erantzunek eramaten badute hurrengo orrira, biak hartuko dira egokitzat. (Nahiz eta ikasleei xede-orri bera erakutsi, emaitzaren testua ezberdina izan daiteke erantzun bakoitzean.)
  14. Irakasleak erantzun egokiak azpimarratuta ikusiko ditu ikasgaian eta bakoitzaren Erantzun-etiketarekin.
  15. Adar-taulak ikasgaiaren beste orri batzuetarako esteka-multzoak dituzten orriak dira, besterik gabe. Gehienetan,  Eduki-taula izaera duen adar-taulak ematen dio hasiera ikasgaiari.
  16. Adar-taula bateko esteka bakoitzak bi osagai ditu: deskribapena eta xede-orriaren izenburua.
  17. Adar-taula batek ikasgaia adar (edo atal) multzo batean banatzen du. Adar bakoitzak hainbat orri izan ditzake (gai beraren ingurukoak izan ohi dira). Normalean, adar baten bukaera Adar-Bukaera orri batekin adierazten da. Orri berezia da hau eta, berez, aurreko adarreko taulara eramango du ikaslea. Adar-bukaera bateko "atzera" aldatu egin ahal da, hala nahi izanez gero, orria editatuz.
  18. Ikasgai batean adar-taula bat baino gehiago egon ahal da. Adibidez, era erabilgarrian antola daiteke ikasgai bat puntu bereziak adar nagusietako azpiadarretan ezarrita.
  19. Garrantzizkoa da ikasleei ikasgaia bukatzeko modua eskaintzea. Hau egiteko adar nagusian "Ikasgaia bukatu" esteka ezar daiteke. Ekintza honek Ikasgai-bukaera orrira (balizkoa) eramango luke.. Beste aukera bat, ikasgaiaren azken adarra erabiltzea da (hemen, "azken" terminoak orden logikoa adierazten du) ikasgaiaren bukaerarako joanda soilik. Hau da, ikasgaia ez da bukatzen Adar-bukaera orri batekin.
  20. Ikasgai batek adar-taula bat edo gehiago baditu, arrazoizko balore batera ekarri behar da "Gutxieneko galdera-kopurua". Horrela, kalifikazioa kalkulatzen denean ikusitako orri-kopuru txikienera eramaten da. Parametro hau horretara ekartzen ez bada, ikasleak ikasgaiaren adar bakarrera joateko aukera izango du, galdera guztiei egoki erantzun eta ikasgaia utzi kalifikazio altuena lortuta.
  21. Gainera, adar-taula bat bistaratzen denean, ikasleak aukera du behin baino gehiagotan beratara jotzeko. Kalifikazioa, ordea, erantzundako galdera bakar kopurua erabilita kalkulatzen da. (Benetan, kontrakoa gertatzen da: kalifikazioa baxuagoa izango da ikusitako orri-kopurua zatitzaile erabiltzen baita kalifikazioa kalkulatzeko errepikapenak erabiltzen direnean). Ikasleei ikasgaian duten aurrerapena argi azaldu nahian, zenbat galderari erantzun dioten egoki, zenbat orri ikusi duten eta orri bakoitzean unean unean duten kalifikazioa zehazten zaie.
  22. Ikasgai-bukaerara iritsiko da esplizituki haraino jauzi eginda edo ikasgaiaren azken orritik (orden logikoa) hurrengo orrira jauzi eginda. Ikaslea ikasgai-bukaerara iristen denean zorion-mezua jaso eta kalifikazioa erakutsiko zaio. Kalifikazioa erantzun egoki-kopurua zati ikusitako orri-kopurua bider ikasgaiari ezarritako kalifikazioa izango da.
  23. Ikasleak ez badu ikasgaia osorik burutzen, berriz bertaratzen denean aukeran izango du hasieratik edo emandako azken erantzun egokitik hasi.
  24. Berriz ekinnaukera duen ikasgai batean, ikasleak aukeran du ikasgaia errepikatzea emaitza altuena lortu arte.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English