Foroetan izena ematea

Foroan izena ematen dutenek foro horretara bidalitako mezuen kopia bana jasoko dute, idatzi eta ordu erdira.

Partaideek foroetan izena eman edo ez erabaki dezakete.

Baina, foro jakin batean izena ematera behartzen badituzu, ikastaroko ikasle guztiei harpidetza automatikoa egingo zaie, baita beranduago matrikulatzen direnei ere.

Hori bereziki erabilgarria da albisteen foroan eta ikastaroaren hasieran hasitako foroetan (partaideek jakin baino lehen haien kontura izena eman dezaketela).

"Bai, hasieran" aukeratzen baduzu, ikastaroaren momentuko eta geroko partaide guztiei harpidetza egingo zaie hasieran, baina edozein momentutan baja emateko aukera izango dute. "Bai, beti" aukeratzen baduzu, ezingo dute baja eman.

"Bai, hasieran" aukerak honela funtzionatzen du dagoen foro bat eguneratzen duzunean: "Bai, hasieran" aukeratik "Ez" aukerara aldatzen baduzu, dauden erabiltzaileek bere horretan jarraituko dute, aldaketak etorkizuneko erabiltzaileei eragingo die. Halaber, gero "Bai, hasieran" aukeratzen baduzu, ez dituzu dauden erabiltzaileak erantsiko, gero matrikulatzen direnak baizik.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English