Balorazioak

Mezu bakoitza balora daiteke banandutako eta lotutako jakintzaren teorian oinarritutako eskala bat erabiliz. Teoria honek giza harremanak bestela begiratzea ahalbidetzen dizu. Ikusi eta entzuten ditugunak aztertu eta ikasteko bi modu azaltzen ditu. Unearen arabera norbanako bakoitzak bi metodo hauek maila ezberdinetan erabil baditzake ere, erabilgarria izan daiteke bi pertsona eredu irudikatzea, hauetako bat batez ere banatutako jakinduriaduna (Jim) eta bestea lotutako jakinduriaduna (Mary).

  • Jim-ek ahal bezain 'objektiboa' izan nahi du, bere sentimendu eta emozioak nahastu gabe. Bestelako ideiak dituen norbaitekin eztabaidatzean, bere ideia propiak defendatzea gustuko du, logika erabiliz bere aurkariaren ideietan hutsuneak bilatzeko. Kritikoa da ideia berriekiko, frogatua ez bada, eta  erreputaziozko iturrietatik etorritakoa ez bada, testu-liburuak, errespetatutako irakasleak edo bere esperientzia zuzena, alegia. Jim-ek oso banatutako jakinduriaduna da.

  • Mary beste jendearekiko sentsibleagoa da. Enpatia handikoa da eta besteak entzun ohi ditu eta galderak egiten dizkie konektatu eta "gauzak bere ikuspuntutik ulertu" arte. Beste jendearengan dagoen jakintzara daramenten esperientziak konpartitzea saiatuz ikasten du. Besteekin hitzegiterakoan aurrez aurreko talka ekiditzen du eta maiz bestea laguntzeko aukera iksten badu egingo du, proposamen logikoak eginez. Mary oso lotutako jankinduriaduna da.

Erreparau al diozu adibide hauetan banatutako jakinduriaduna gizonezkoa eta lotutako jakinduriaduna emakumezkoa dela? Ikeketa batzuek hau horrela izan ohi dela erakutsi dute, edozein kasutan gizabanakoak bi ereduen arteko puntu batean egon daitezke. Ikasle talde kolaboratiboa eta eraginkorra izateko, guztiek jakintza bide BIAK erabiltzeko gaitasuna izatea litzateke onena.

Egoera jakin batean, foro batean adibidez, pertsona baten mezu bakar batek hauetako edozein ezaugarri plazaratu dezake, edo biak ere. Orokorrean oso lotuta den norbaitek oso 'banatutako' mezuak bidal ditzake, eta alderantziz. Mezu bakoitza baloratzearen helburua hau da:

a) Beste mezu batzuk irakurtzean honetan pentsatzen laguntzea
b) Egileari besteek nola ikusten duten jakinaraztea

Emaitzak ez dira ikasketen ebaluaketarako erabiltzen inondik inora, komunikazioa eta iakskuntza laguntzera begirakoak dira, besterik gabe.



Interesa baduzu, badaude ideia hauek garatu dituzten egileen erreferetzia batzuk:

  • Belenky, M.F., Clinchy, B.M., Goldberger, N.R., & Tarule, J.M. (1986). Women's ways of knowing: the development of self, voice, and mind. New York, NY: Basic Books.
  • Clinchy, B.M. (1989a). The development of thoughtfulness in college women: Integrating reason and care. American Behavioural Scientist, 32(6), 647-657.
  • Clinchy, B.M. (1989b). On critical thinking & connected knowing. Liberal education, 75(5), 14-19.
  • Clinchy, B.M. (1996). Connected and separate knowing; Toward a marriage of two minds. In N.R. Goldberger, Tarule, J.M., Clinchy, B.M. &
  • Belenky, M.F. (Eds.), Knowledge, Difference, and Power; Essays inspired by “Women’s Ways of Knowing” (pp. 205-247). New York, NY: Basic Books.
  • Galotti, K. M., Clinchy, B. M., Ainsworth, K., Lavin, B., & Mansfield, A. F. (1999). A New Way of Assessing Ways of Knowing: The Attitudes Towards Thinking and Learning Survey (ATTLS). Sex Roles, 40(9/10), 745-766.
  • Galotti, K. M., Reimer, R. L., & Drebus, D. W. (2001). Ways of knowing as learning styles: Learning MAGIC with a partner. Sex Roles, 44(7/8), 419-436.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English