Eskura ditugun hausnarketak

Une hauetan, Moodlek hausnarketa moldeko inkesta zehatz batzuk baino ez ditu eskaintzen (etorkizunean zuk zeuk ere egin ahal izango dituzu).

Eskuragarri dauden inkestak pedagogia konstruktibista erabiltzen duen urruneko ikasketa ebaluatzeko erabilgarritzat jotzen dira. Parteartzeileengan ematen diren joerak identifikatzeko erabilgarriak izan daitezke. (Inkesta hauek ikerketa sakon batean nola erabiltzen diren ikusi nahi baduzu, jo hona:: http://dougiamas.com/writing/herdsa2002)


COLLES - Constructivist On-Line Learning Environment Survey edo Urruneko ikasketa konstruktibistaren Inkesta

    COLLES delakoa 24 baieztapen labur sei taldetan antolatzen ditu, hauetako bakoitza urruneko ikaketaren testuingurunearen kalitatearen atal gako bat aztertzea baimentzen digu:

    Garrantzia Ikasketak zein garrantzi du ikaslearen jarduera profesionalean?
    Erreflexioa Ikasketak ikaslearen pentsakera erreflexioba bultzatzen al du?
    Interaktibitatea Norarte lotzen dira ikasleak linea bitartezko elkarrizketa edukatibo baten?
    Tutorearen laguntza Ondo laguntzen al diete tutoreek ikasleei urruneko ikasketa prozesuan parte hartzera?
    Kideen laguntza Klasikideak ulerkorrak eta lagungarriak al dira?
    Interpretazioa Ikasle eta tutoreek elkar ondo ulertzen al dute urruneko komunikazioetan?

    Ikasketaren ikuspegi dinamikoa indartzen duen jakintzaren teoria berri bat dago: gizarte konstruktibismoa, zeinek ikaslea kontzeptualizatzile dimaiko gisa ikasketa ingurune interaktibo batean azaltzen duen. Gizarte konstruktibismoa epistemologia edo jakinza modu bat da, non ikasleak erreflexiboki elkarlanean diharduten ulermen berriak elkarrekin osatzeko, bereziki beraien esperientzia pertsonalean oinarritutako elkarri egindako galderen bidez.

    Elkarlan honen ardatza ikasleen komunikazio gaitasunaren garapena da, hau da, bai irakasleekin, bai kideekin diskurtso kritiko bat izateko gaitasuna. Diskurtso honen ezaufarriak elkar ulermenari begira doan izaera enpatikoa, eta aldez aurretik onartutakoak aztertzeko izaera kritikoa dira.

    COLLES inkestak ikasleak ikasketa prozesu dinamiko batean sartzeko Webaren interaktibitate gaitasuna norarte aprobetxatu dezakezun aztertzea baimentzeko diseinatu da.

    (Informazio hau COLLES orritik hartu da. COLLES eta bere egileei buruz infoirmazio gehiago hemen: http://surveylearning.com/colles/)


ATTLS - Attitudes to Thinking and Learning Survey edo Pentsatu eta ikasteko jarreren inkesta

    'Ikasketa moduen' teoriak, hasiera batean generoen azterketari zuzendua (Belenky et al., 1986) ikerketa tresna bat jartzen digu eskura kolaborazio ingurune batean diskurtsoaren kalitatea aztertzeko.

    Attitudes Towards Thinking and Learning Survey (ATTLS) delakoa Galotti et al. (1999) ikerlariak garatutako tresna bat da, pertsona bat zein mailararte lotutako jakintzaduna 'connected knower' (CK) edo banatutako jakintzaduna den 'separate knower' (SK) nehurtzeko.

    CK handiagodun gizabanakoak ikasketa gehiago gozatu ohi dute, kolaboraziorako joera handiagoa dute, lagunkoiagoak, eta besteen ideiak garatzeko joera gehiagodunak, SK handiagodunak, ordea, kritikoagoak izan ohi dira eta ikasketarako argumentazioaren joera izaten dute.

    Ikerketen arabera ikasketa estilo hauek elarrekin independienteak direla erakutsi dute (Galotti et al., 1999; Galotti et al., 2001). Are gehiago, ikasketa joeren ispilu bat baino ez dira, ez dute ikasteko gaitasuna edo adimenarekin zerikusirik.

    Belenky, M. F., Clinchy, B. M., Goldberger, N. R., & Tarule, J. M. (1986). Women's Ways of Knowing: The Development of Self, Voice, and Mind. New York: Basic Books, Inc.

    Galotti, K. M., Clinchy, B. M., Ainsworth, K., Lavin, B., & Mansfield, A. F. (1999). A New Way of Assessing Ways of Knowing: The Attitudes Towards Thinking and Learning Survey (ATTLS). Sex Roles, 40(9/10), 745-766.

    Galotti, K. M., Reimer, R. L., & Drebus, D. W. (2001). Ways of knowing as learning styles: Learning MAGIC with a partner. Sex Roles, 44(7/8), 419-436.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English