Baimenak

Baimenak gaitasun jakinetarako duzun ezarpena dira.

Adibidez, "Eztabaida berria hasi" (foroetan) da gaitasun bat.

Rol bakoitzean, ondorengo baloreetako bat eman ahal diozu baimenari gaitasun bakoitzerako:

EZARRI GABEA
Normalean, hau lehenetsitako ezarpena da. Ezarpen neutrala da "erabiltzaileak honez gero daukan baimena erabili" dioena. Rol bat ezartzen denean (ad. ikastaro batean) goiko mailako rolaren baimenak heredatuko dira (ad. kategoria edo webgune osokoa). Azkenik, baimena ez bada inon ere ematen, inolako mailetan, orduan erabiltzaileak ez du baimenik izango.
BAIMENDU
Hau aukeratuz gero, rola duten erabiltzaileek horretarako baimena izango dute. Baimena testuinguruan eta beheko maila guztietan izango da. Adibidez, ikastaro baten barruko ikaslearen rola duen erabiltzaileak foroetako eztabaida berriak has ditzake, beti ere Debekatu eta Ukatu baloreak ezarri ez badira.
DEBEKATU
Hau aukeratzen baduzu, gaitasun honetarako baimenak kenduko dituzu, baita rol horren erabiltzaileek baimen hori goiko mailetan balute ere.
UKATU
Hau oso gutxitan izaten da beharrezkoa, baina batzuetan agian rol bati baimen guztiak kentzeko beharra izango duzu inolako testuingurutan gainetsitako izan ez dadin. Adibidez, kudeatzaileak pertsona konkretu bati foro guztietan eztabaida berriak hastea ukatu nahi badio, rol bat sor dezake ahalmen hori "Ukatu" ezarpenarekin eta erabiltzaile horri egokitu webgune osoan.

Baimenen arteko gatazken konponketa

Normalean "beheko" testuinguruko baimenak "goiko" testuinguruetan gainesten dira (gainespen eta ezarritako rolen kasua da hau). Salbuespena UKATU ezarpena da, beheko testuingurutan gainetsi ezin dena.

Bi rol pertsona berari eta testuinguru berean ezarriz gero, bata BAIMENDU eta bestea DEBEKATU motakoa, zein da irabazlea? Kasu honetan Moodlek zuhaitzean gora bilatuko du irizpidea aurkitzeko".

Adibidez, ikasle batek bi rol ditu ikastaro batean, batek eztabaidak hasteko posibilitatea ematen dio, eta besteak debekatzen dio. Orduan, kategoriak eta testuinguruak aztertuko dira lagun dezakeen beste baimen baten bila. Holakoren ezean, lehenetsita dago baimena UKATU egitea (bi ezarpenek elkar ukatzen dutelako).

Salbuespen bereziak

Gonbidatuek normalean ezin dute argitaratu (ad. foroetan, egutegietan, blogetan...) horretarako baimena eman arren.

Begiratu halaber Rolak, Testuinguruak, Rolak ezarri eta Gainespenak.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English