Taldeak egin ala ez

Gure ikastaroko ikasleak taldetan bildu ahal ditugu. Horretarako hiru aukera ditugu:

  • Talderik ez - Ez dago talderik eta partaide guztiak batera ari dira talde bakarraren barruan
  • Taldeek ezin elkar ikusi - Ikasle bakoitzak bere taldea baino ezin du ikusi; gainerakoak ezin ditu ikusi
  • Taldeek elkar ikusten dute - Ikasle bakoitzak bere taldean egiten du lan baina gainerakoetan zertan ari diren ikusten du

Bi mailatan defini daitezke taldeak:

1. Ikastaro-mailan
Besterik adierazi ezean, ikastaro-mailan definitutako taldeak ikastaroko jarduera guztietarako dira.

2. Jarduera-mailan
Taldeak onartzen dituzten jarduerei taldekatze-mota jakina ezarri ahal zaie. Ikastaroaren ezarpenetan "taldeak behartuta" baldin badaude, ordea, jarduera bakoitzaren ezarpena ez da kontuan hartuko.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English