Ikastaroaren kostua

Gunea matrikula ordaintzeko moduan konfiguratu bada (PayPalekin ordaintzeko, adibidez), matrikularen zenbatekoa hemen jar daiteke, ikurrik gabe (moneta matrikulazioaren moduluan konfiguratzen da).Adibidez: 19.95.

Zenbatekoaren eremua hutsik badago, ordaintzeko aukera ez da agertzen eta guneak beste matrikulazio-mota batzuk agertuko ditu (klabeak edo eskuz matrikulatzea, adibidez).

Zenbatekoaren eremua hutsik EZ badago, matrikulatu nahi duten ikasleei sartzeko ordainketa egiteko aukera emango zaie.

HORREZ GAIN ikastaroa matrikulazio-klabe batekin konfiguratzen baduzu, ikasleek klabe hori erabilita matrikulatzeko aukera izango dute. Hori erabilgarria da ordaintzen duten eta ordaintzen ez duten ikasleak nahastuta badituzu.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English