Aurten Askatasunaren 25. urteurrena ospatzen ari gara. Egia esan, beste modu batez irudikatzen genuen ikasturte amaiera, baina COVID-19ak aurreikusita genituen jarduerak zapuztu dizkigu: ikasle ohien hainbat hitzaldi, kultur ekitaldia eta ekainerako prestatzen ari ginen bazkaria.

Hala ere, ez dugu amore eman eta, urte hauetan zehar Askatasunaren parte izan diren pertsona batzuei esker, kultur emanaldi birtual eder eta hunkigarria prestatu dugu.

Hartu ezazue tartetxo bat opari eder hau gozatzeko, merezi du eta. Elkar ikusteko aukerarik ez dugunez, elkargune izan dadila.
Agur bero bat