Euskarabideak argitaratu berri dituen proiektu batzuen berri eman nahi dugu.  Alde batetik, bi podcast eta zazpi bideo ekoitzi ditu. Bestetik, euskarazko Wikipedian edukiak sustatzeko hitzarmena berritu du, hau ere gure ikasleentzat oso tresna baliagarria izanik. Proiektu politak dira oso, interesgarriak eta aplikazio didaktikoa ere izan dezaketenak. Mattin eta Kattalin: Nafarroako euskarazko haur folklorean oinarrituriko haurrendako eta familiendako bideoak.D eta A ereduetako Haur eta Lehen Hezkuntzanhttps://mattinetakattalin.eus/  Euskara aleka podcasta: bi podcast (26na entzungaik osaturik, osotara 52 entzungai), Nafarroako euskararen historia eta hainbat bitxikeria ezagutzera ematen dituztenak.Etapa guztietanhttps://www.euskarabidea.es/euskara/albisteak/euskarabideak-euskara-aleka-podcasta-sortu-du  Hemen duzue proiektuaren aurkezpena: https://www.navarra.es/eu/-/euskarabideak-euskarazko-eduki-digitalen-hiru-proiektu-aurkeztu-ditu?pageBackId=363032&back=true Euskara Atala Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua Nafarroako Hezkuntza Departamentua

Euskarabideak ekoiztu dituen bi podcast