DBH 4D taldeko ikasleok LaborESOn aritu gara ikasturte honetan (urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra, hain zuzen ere). Zer da LaborESO? Hamabostaldi batez lantoki batean egoteko aukera eskaintzen duen programa. Oso esperientzia aberasgarria izan da. Aste gutxi barru erabakita eduki behar dugu zer ikasi nahi dugun datorren ikasturtean. LaborESOk erabaki hori hartzeko ere egin digu argi.


Gure eskerrik zintzoena adierazi nahi diegu horren arretatsu hartu gaituzten enpresa eta erakundeei. Hauek izan dira: Amalur Haur Eskola (Atarrabia), Bizkarmendia Haur Eskola (Burlata), Electricidad Echeverría (Uharte), Ermitaberri LHI (Burlata), Luisa Sorozabal ile-apaindegia (Uharte) eta Uharteko Udal Zerbitzuak (Uharte).