Lurgarbi


 Batxilergoko 1. mailako ikasleek LURGARBI egitasmoa aurrera eraman ohi dute.

Zer da LURGARBI?

Testu liburuak prezio erdian erosi edota saltzeko aukera ematen duen egitasmoa Institutuko Batxilergoko ikasleei zuzenduta.

Baldintzak:

- Liburu bat saltzen eta erosten den salneurrien artean bi euroren diferentzia izanen da (Lurgarbin parte hartu dutenentzat).

- Testu-liburuaren egoerak ona izan behar du birziklatu ahal izateko. Izan ere, bereziki liburuaren itxura eta utzitako egunaren ordena kontuan hartuko dira saltzeko orduan.

EGUTEGIA:

Liburuak jasotzeko eta saltzeko epea: Ekainaren azkeneko astean eta irailaren lehenenegoan

Irabazia eta saldu gabeko liburuak hartzeko epea: Irailaren bigarren astean

 OHAR GARRANTZITSUAK:

 1-Testu-liburua uzten duen ikasleari agiri bat emanen zaio    eta liburua saltzen bada agiria aurkeztu beharko du dagokion dirua lortu ahal izateko.

 2-Bai ekainean bai irailean Lurgarbiko gelan zerrenda bat paratuko da zerbait saldu duten ikasleekin.

 3-URRIAREN HASIERARAKO EZ BADIRA ETORRI DIRUAREN BILA,  IKASKETA-BIDAIAREN KONTUAN SARTUKO DA DIRUA.

 4-Saltzen ez diren liburuak ikasleei itzuliko zaizkie ikasturte berriaren hasierarekin.

Animatu eta parte hartu!

lurgarbi berria

    LURGARBI TALDEA