Historia


Gure ikastetxea, “Askatasuna” Bigarren Hezkuntzako Institutua, 1995-1996 ikasturtean sortu zen, DBH etapa berria hasi zen garai berean, gure eskola-barrutiko D ereduko institutua izateko. Urte hartan, Lehen Hezkuntzako ikasleekin partekatu genuen eraikina, baina haiek berehala “Ermitaberri” LHIra joan ziren.

Ikastetxe berria, etapa berria eta baldintza berriak ziren. Hasieran txikia izanik, irakasle gutxi ginen eta horrek lankideen arteko harremanak indartu zituen. Garai haietatik heldu da ardurak banatzeko eta egitasmoak partekatzeko ohitura, urteetan barna gorde eta garatu duguna. Irakasleen taldearen garrantzia eta maila-koordinatzailearen figura, besteak beste, izan dira horren isla.

Matrikulak berehala egin zuen gora eta eraikina zabaldu behar izan genuen. Lanak ikasleak ikastetxean zeudelarik egin ziren eta urte hartako anekdota franko ditugu. Pixkanaka, gure egoitza berriro gelditu zen txiki eta gela berriak ezarri behar izan genituen.

Orain, inguruko institutuen sorrerari esker, berriz itzuli gara hasierako lasaitasunera eta gure erroetara. Burlatako euskal institutua gara DBHko ikasleendako. Beraz, “Ermitaberri” LHIrekin batera, D ereduko erreferentzia gara gure herriko irakaskuntza publikoan. Gainera, Batxilergoko eskaintza zabala ere badugu, eskola-barrutiko zein kanpoko ikasleendako.

Historia