IKASLEAK

S. Andres errotara bisita

2. DBHko ikasleekin Arga bazterreko S. Andres errotara egin dugu bisita.

Lehenengo Arga bazterreko ezaugarriak azaldu eta ikusi ditugu. Ondoren, errotaren egoitza eta mekanismoen funtzionamendua ikusi dugu: gari irina nola egiten zen, energia elektrikoa nola lortzen zuten.... Eta bukatzeko, zentral hidroelektrikoaren antzeko muntaia bat egin dugu taldeka, uraren indarra aprobetxatuta argi bat piztea lortuz.

Ibaiak gizartean izan duen eta duen garrantziaz jabetzeko, oso interesgarria!!

arga2

 

2. Batxilergoko ikasleen agurra

Maiatzaren 27an ospatu genuen 2. batxilergoko ikasleen agurra. Gure artean hainbat urtez aritu eta ikasturte zail honen ondoren, ongi merezitako agur ekitaldia ospatu genuen. Ekitaldiaren ondotik, bazkari eta festa eder batekin bukatu zuten. 

Agur eta ongi izan !!

Ba al zenekien?

Ba al zenekien

Ba al zenekien zenbat azukre duten merkatuan saltzen diren edariek? Cristina Marrodan, Ander Lus, Asier Atondo, Eder Ezkerro eta Julen Cárdenasek egindako lanari esker, honi buruzko hausnarketa egiteko aukera izan dugu.

2015eko Neguko jaialdia

Sasoi honetan urtero egiten dugun bezala, abenduaren 22an ospatu genuen Askatasuna Institutuan NEGUKO JAIALDIA. Giro ederrean ospatu ere!!. Ongi pasatzeko antolatuta zeuden ekitaldiak, politak eta arrakastatsuak izan ziren, ondoko bideoan ikusi daitekeen bezala. URTE BERRI ON!!!!

2015 negukojaialdia

 

Lurgarbi

     Urtero, Lurgarbi ekimena burutzen dugu. Erabili dituzun testu-liburuei etekin ekonomikoa ateratzen ahal diezu eta, bidenabar, ikaskide gazteagoei lagunduko diezu. Beraz, egitasmo hau zure gustukoa baldin bada, gogoratu ekainaren bukaeran eta irailaren  hasieran, zure testu-liburu zaharrak saltzeko aukera duzula. LIBURU-ZERRENDA

 Mila esker laguntzagatik,                                                                                LURGARBI TALDEA

lurgarbi berria1

                                                                                     

Subcategories