Eskaintza akademikoa 2024-2025

HAUTAZKOEN INFORMAZIOA
Arte tailerra

Arte tailerra hautazko irakasgai bat da eta honen bitartez ikasleek arte eta diseinuaren arlo anitzetan jarduteko aukera daukate: marrazkilaritza, margolaritza, diseinu grafikoa, collagea, eskultura, bideo-sormena, apaingarrien diseinua etab. Ibilbide honetan garai, jatorri eta estilo askotariko arte lanak ikusi eta aztertuko dira, batetik, ikasleen lana aberasteko eta bestetik adierazpen artistiko eta kulturalen aniztasuna hobe baloratu eta onartzeko.

Frantsesa

1DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu  progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz. Komunikatzeko gaitasuna garatzeaz gain, ikasketa-prozesua bera ere lantzen dugu, hizkuntzak ikasteko teknikak landu eta barneratuz. 

DBH-n eskutitz-trukaketa bat egiten dugu Parisko ikastetxe bateko ikasleekin eta aukeren araberako jarduera osagarriak antolatzen dira (irteerak, crêpe tailerra..). 

Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko. 

Nafarroako Gobernuak ikasturte batez Frantziar estatuan ikasteko aukera ematen du frantsesa ikasten duten ikasleen artean beka batzuk banatuz, DBH 1 eta 2 mailetan.

1DBH-n frantsesa aukeratzen duten ikasleek konpromezua hartzen dute DBH osoan zehar hizkuntza hau ikasten jarraitzeko.

Kultura Klasikoa

Kultura klasikoa antzinako grekoen eta erromatarren bizimodua, ohiturak, mitologia, literatura, hizkuntzak eta artea irakasten dituen irakasgaia da. Antzinate Klasikoaren oinordeko den Mendebaldeko Kultura denez, printzipio kultural horiek gure gizarte modernoa ulertzeko eta bizitzeko moduari buruzko ezagutza oso onuragarriak ematen dizkiote ikasleari. Horrela, haien kontzientzia historikoa eta gaitasun kritikoa indartzen ditugu, eta, aldi berean, Europako nortasunaren elementu komun askotarako sarbidea errazten diegu.


Ikasleen aniztasunak behar duen erantzun egokia emateko, Hezkuntza Indarpenak (HI) eta Curriculum Egokitzapenak egiten dira maila guztietan.